XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andre Mari Zeruratuaren Elizako Aldare Nagusiko Erretaula (Joan Urtsularreko eta Etxeberriak egina) eta Alboetakoak (Inazio Iberokok eginak).

Garai hartan parrokia, nabe bakarreko eta zurezko sapaidun eliza txiki bat baino ez zen izango, Igartza Jauretxeko kapera erantsita zuela.

1.2. Andre Mari Zeruratuaren Parrokia Antzinatasun nabarmen hau izan arren, XVI. mendetik aurrera ekin zion parrokia beasaindar honek berreraikuntzen bideari eta XVIII. mendea ondotxo sartu arte etengabe jarraitu zuten.

Garai horretan eraikitako euskal eliza askok bezala, Beasaingoaren eraikuntzak ere, Frai Migel Agirreko eta Aranburuk XVI. mende emankorraren hasieran marratutako arkitektur eskema jarraitu zuen.

Materialak, obragintzak eta apaingarriek ere, ez dute parrokia beasaindar honek kidetasuna duen beste eraikuntza batzurekiko alde handirik.

Dena dela, Andre Mari Zeruratuaren parrokiak orijinaltasuna eta edertasuna ditu eta arte-arlo gipuzkoarrean eraikuntza garrantzitsu bilakatzen da.

Beasaingo parrokia, baseliza tankerako oina eta buruan absidea dituen edifizioa da.